Herri kirol ikuskizun polita izango da domekan Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Urrezko Aizkorako finalerdia jokatuko da bertan, eta Atutxa eta Mugertza eta Olasagasti eta Kañamares ariko dira lehian. Aizkora ariketa eta ariketa artean, Izeta aita-semeek harrijasotzen egingo dute.
Domeka eguerdian da hitzordua, 12:00etan Zubikoako frontoian. Urrezko Aizkorako finalerdian ariko dira bikotekako lehian Atutxa eta Mugertza eta Olasagasti eta Kañamares. 32 enbor ebaki beharko dituzte denera, era desberdinetara.
Lagun taldetxo bat bada Oñatin herri kirol zalea eta jaietan eta ohiko saioa antolatzen duena. Oraingoan txapelketako saioa ekartzea pentsatu eta lortu dute, finalerdia, eta herritarrek erantzungo dutelakoan daude.