MobyDick-en atzean Eneko Burzako dago. 2008an martxan jarritako proiektua da eta egiten duen musika estiloa folk akustikoa dela esan daiteke.
Malenkonia eta Izaki Gardenak
Erritmo goxoagoak izango dira nagusi bihar. Malenkonia eta Izaki Gardenak taldeak izango dira kontzertua eskaintzen. Haiek ere 22:00etatik aurrera izango dira oholtza gainean.
Malenkonia musika taldeak bere ibilbideko bigarrena laneko abestiak eskainiko ditu gaztetxean; hau da, Homo Homini Lupus diskoko abestiak. Oñatiarrak izanik, ondo ezagutzen duten oholtza da, eta, etxean egonda, euren publikoaren aurrean dena emango dute.
Izaki Gardenak taldea, aldiz, 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sortu zen. Amaieratik hasi azken diskoko doinuak aurkeztuko dituzte zapatuan. Pop, rock eta country doinuak lantzen dituzte; beraz, denetariko abestiak izango dira entzungai.