Hasi dira Oñatiko Ingurumen jardunaldiak

Jagoba Domingo 2014ko ots. 18a, 20:00

Imanol Artolak, Oñatiko basozainak, egindako erakusketarekin eman zioten hasiera atzo, Oñatiko 18. Ingurumen jardunaldiei. Bi astetan zehar hitzaldiak, film emanaldiak edo zuhaitz landaketak antolatu dituzte. Atzoko inaugurazioan gainera, Andoni Salameroren poesiek eta Artolaren eskulturek eskua eman zuten 'Egurra eta Natura' erakusketan.

Imanol Artolak, Oñatiko basozainak, inguruetako mendietan jasotako egur eta bestelako elementuekin egindako eskulturak daude ikusgai Egurra  eta Natura  izeneko erakusketan. Atzo hasi eta martxoaren 2ra arte Oñatiko kultur etxeko erakusketa aretoan egongo da ikusgai 18:00ak 20:00ak bitartean. Atzoko aurkezpenari baina, kutxu berezia eman nahi izan zioten natur eskolakoek, eta horretarako, Andoni Salamero Zumarragako poetari gonbitea luzatu zioten.

Salamerok, erakusketan zehar bidai bat egitea proposatu zien ikusleei; poesia eta kantuen bidez, egurrari eta naturari bizitza emanez. Ikusleek arretaz entzun zituzten poetak kontatu eta kantatutakoak. Eta abesteko unea heldu zenean ere, nor edo nork lagundu zuen, besteak beste Gure Bazterrak edo Txoria Txori abesten. Jon Betanzos, Oñatiko Natur eskolako kidearen arabera, ikusteko eta gozatzeko erakusketa da. Bitxikerien artean, zazpigarren mendeko haritz zati batekin egindako eskultura bat dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak