Estilo propioa nagusi
Governors arrasatearrek Morphinapolis izeneko azken diskoa aurkeztuko dute. 2006an taldea sortu zenetik, estilo propioko kantuak sortu dituzte eta gaur ere horiekin gozatuko dute taldearen jarraitzaileek. Eta otsailaren 1ean Arrasaten eskainitako kontzertuaren estiloari jarraituta eta ohitura duten legez, eszenaratzea, argiak, soinua eta oholtza gaineko jarrera bikain zaindu eta kontzertu borobila eskainiko dutela zalantzarik ez dago.
Bide Ertzean eta '77'
Governorsekin batera Bide Ertzean izango da gaurko protagonista. 1999an lehen lana kaleratu zuten, dagoeneko bederatzi disko dituzte eta gaurko kontzertua 77 diskoa aurkezteko aprobetxatuko dute tolosarrek. Bertan, taldekideen kezkak azaleratzen dituzte.