BARIKUA • 'Erdaldun berrien kluba' AEDren eskutik

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2014ko ots. 13a, 09:25

AED euskara elkarteak estreinatzeko prest du elkarteak ekoitzi duen duen bigarren antzezlana: 'Erdaldun berrien kluba'. Bihar, egubakoitza, erakutsiko du lehenengoz Arrasateko gaztetxean, 22:30ean. Sarrerak 2 eurotan.

Idoia Etxeberria oñatiarrak idatzitako gidoia da Olatz Pagaldai Eskoriatzako aktoreak oholtzara eramango duena.

Irantzu, erdaldun berriaren bakarrizketa

Irantzu da istorioaren protagonista; euskaraz pentsatzen, euskaraz sentitzen eta, ahal duen guztietan, euskaraz diharduen neska eskoriatzarra. Horrek hamaika arazo sortuko dizkio egunerokotasunean; bada, bizipen horien kontaketan oinarritzen da antzezlanaren hari nagusia: "Euskaraz bizi garenok erdaldun berriak gara, gazteleraz hitz egiterakoan esan beharrekoak pentsatu eta askotan hitzak faltan ditugu-eta", azaldu du aktoreak.

'Buah txabal' lanaren ondorengoa

Aurreko lanean moduan, oraingoak ere publikoarengan euskararen erabileraren inguruko gogoeta bultzatzea du helburu nagusi, AEDko Maite Agirreren esanetan, betiere umore klabean landuta, eta gaineratu du euskaldunontzat antzezlan terapeutikoa izan daitekeela.

Emakumearen ikuspegitik landutakoa da estreinatzear duten  lana, hizkuntza-transmisioaren eta genero rolen inguruko gogoetak ere eraginez horrela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak