Txundituta geratu dira Arantzazutik abiatu eta gutxira dagoen iturri parean ikusitakoarekin. Harri bat egoten da ur-zorrotadari eusten baina, antza, hark huts egin eta ura gorantz bota du. Hotzak izotz bihurtu du urak harrapatutako eremua eta, negu betean, horma-zintzarriek hartu dute zuhaitz adarretako hostoen lekua. Artelanak mendizaleen arreta piztu du eta gutxi izan dira begira geratu ez direnak; ez zuen gutxiago merezi.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.