Enkantera atera dituzte Oñatiko herrigunea (Kurtzekua) eta Zubillaga auzoa bitarteko bidegorria egiteko lanak. 2.499.370 euro da enkante aurrekontua, eta 10 hilabete izango ditu enpresa esleipendunak lana bukatzeko. Irailean hastekoak dira 3,9 kilometroko bizikleta bide hau egiteko lanak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.