Bosgarren edukiontziaren aldeko erabaki-eskaera, indargabetuta
Txomin Madina Milikua
2012ko otsailaren 24a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bilduren aldeko botoekin eta EAJren kontrakoekin, atzoko Oñatiko osoko bilkuran bertan behera geratu zen aurreko agintaldian hartutako erabakia. Jeltzaleek gogor kritikatu zuten erabakia, besteak beste esanaz atez atekoaren proiektuan hainbat gauza aztertzeke daudela. Bildukoek, euren aldetik, erabakia defendatu zuten esanaz, bosgarren edukiontziaren alde eginez gero, errauskailua eskatzen duen eredu baten alde egiten dela.