Azkenean, aurten ere egingo da Euskal Herriko Itzulia
Txomin Madina Milikua
2012ko martxoaren 6a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Diru arazoak medio, azken asteetan kolokan izan da Euskal Herriko Itzulia. Azkenean baina, eta Sabadell Guipuzcoano bankuaren babesa lortu ostean, egin-egingo da. Mendiko saria, Bergarako Soraluce kooperatibak lagunduko du. Debagoienean zehar izango dugu munduko ziklista onenak ikusteko aukera, bereziki, Oñatin: bertan amaituko da azken aurreko etapa, eta bertan egingo da azken eguneko erlojupekoa.