Errekalde auzoko 1. zenbakitik Bakardadeko Ama kaleko bidegurutzeraino (Mendiko kalearen paraleloa den kalea) doan tartearen eraberritzea esleituko du Udalak laster. Lanak egin behar dituen enpresak lau hilabeteko tartea izango du azken zatia berritzeko. Udalak finkatu dituen epeen arabera, irailaren 1erako lanek bukatuta egongo beharko dute. Beheranzko noranzkoan, eskuineko espaloian, 15-18 bat aparkaleku berri egingo dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.