Bihar, eguaztena, Uemaren inguruko batzar irekia egingo dute Oñatin
Txomin Madina Milikua
2012ko apirilaren 25a
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uema, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen inguruko herritar guztiendako batzar irekia antolatu du biharko Oñatiko Udalak. Uema zer den, bertako kide izateak zein ondorio ekarriko dituen eta nola eragingo duen azalduko dute batzar horretan. Aurreikuspenak betetzen badira, datorren eguenean Oñatiko Udalean egingo duten osoko bilkuran onartuko dute Oñati Ueman sartzea.