Uztailean sartuta, hasi dira heltzen bisitariak Debagoienera, baina zaila da jakitea zenbaterainoko mugimendua izango den, kontuan izanik krisi betean gaudela eta horrek turismo ohiturak aldatzea eragin duela. Jakin badakiguna da Debagoienera datorrenak, ohiko eskaintzaz gain, berrikuntzak ere izango dituela aukeran: Bergara Koloretan eta Espeleotxiki Arrikrutzen.