Bideoa prozesatzen ari gara. Itxaron pixka bat mesedez...
Eguenetik atzo gauera arte, asko izan dira Aloña Mendiren garagardo feriatik pasa direnak. Atzo arratsaldean Antton Intza Aloña Mendiko presidenteak feriaren balorazio positiboa egiten zuen; bere esanetan, eguena uste baino jendetsuagoa izan zen eta zapatu gauean ere jende asko izan zuten. 30 litroko 50 garagardo saldu dituzte; eskatutako 630 oilasko kiloak agortuta zapatuan agortu ziren eta 850 kilo ukondotik 800 salduta dituzte. Berrikuntza moduan, eguenean, 15 kilo moxal ere banatu zituzten.