ALBISTEAK

Herri Eguna Oñatin 2012

Goiatz Arana Begiristain 2012ko urriaren 8a

Goizean goiz lehertu da festa. 11:00etarako talogileen postua lepo zegoen beteta; eta Oñatiko Sagardogileak ere ari ziren herriko sagardoa probatu nahian zihoazen herritarrei ongi etorria egiten. Ordurako ganadu, bildots, ahari, ardi, zaldi, asto zein gainontzeko animali, bakoitza bere tokian zegoen zintzo zintzo eta barazki eta fruitu postuetan jendea bazebilen etxerako generoa erosten. Egun ederra ari dira izaten Oñatin. Eguraldiak lagunduta poza da nagusi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak