Arrakasta handia du Oñatiko Udalak urtero egiten duen ekintzaileendako laguntza programak: azken hiru urteotan, 57 enpresa-proiektu aurkeztu dira, eta horietatik 34k alta eman dute enpresa gisa. Oñatiko Udaleko Enplegu teknikari Jesus Mari Ugarteren esanetan, "normalean, norbera motibatuta eta gogoarekin baldin badago, bere enpresa-ideiak aurrera egiten du".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.