Finantza etikoari buruzko hitzaldia izan dute Oñatiko Elkar Hezi ikastetxeko batxilergoko ikasleek

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko urt. 30a, 11:35
None

Hitzaldia Edurne Pujana Setem Hego Haizea Gobernuz Kanpoko Erakundeko teknikariak eman du. Pujanak ikasleei azaldu die hainbat banku eta aurrezki kutxa tradizionalek negozio militarretara eta armen mundura bideratzen dutela bezeroen dirua. Euren Gobernuz Kanpoko Erakundea, baina, finantza etikoaren barruan sartzen den kanpaina bat ari da sustatzen eta bertatik erakusten ari dira badaudela alternatibak bezeroen diru hori banka etikoaren barruan sartu eta helburu etikoak dituzten proiektuak bultzatzeko. Fiare izeneko proiektua jarri du adibide moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak