ALBISTEAK

Atsotitzen txapelketak lehia bizia piztu du San Migel Txikietan

Amaia Txintxurreta Guridi 2013ko maiatzaren 6a

Umore ona eta memoria hobea dutela frogatu dute gaur San Migel Txiki jaietan oñatiarrek. Esaera zaharren lehiaketa antolatu dute lehen aldiz herrian eta lau laguneko zortzi taldek hartu dute parte. Lupe izeneko neska laukotea irten da txapeldun final borrokatuaren ostean. Konpetentzia ez da makala izan. Goizean zehar, bi multzotan banatuta tabernaz taberna ibili dira taldeak bertsolariak abestutako bertsoak buruz ikasitako 100 esaldiz osatutako atsotitzen zerrendarekin lotzen. Giroa paregabea izan da eta luntxarekin amaitu dute 15:00etan. Antolatzaileak ere pozarren daude izandako erantzunarengatik eta parte-hartzaileek erakutsitako maila eta umore onarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak