Asteburu hau da Oñatiko saskibaloiarendako inoizko garrantzitsuena. Esaldi potoloa da, seguruenik, baina sinisteko zaila bada ere, oñatiarrak maila probintzialeko talde bat izatetik, urte gutxitan, LEB mailara igotzeko borroka egitera pasa dira. Eta hain zuzen, helburu hori lortzeko borrokatuko dira gaur hasi eta domekara arte, Plasencian. Atzo –eguena– arratsaldean hartu zuten harako bidea: jokalariak eta euren senitartekoak pozik eta ilusioz gainezka joan ziren. 'Ametsak darrai, aupa Aloña!' esanda, agurtu gintuzten.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.