Nazioen erabakitzeko eskubidearen alde eta bereziki, Euskal herriaren erabakitzeko eskubidearen alde lanean jarduteko sortu da Gure Esku Dago. Nazio mailako ekimenak, Oñatin ere badu ordezkaritza eta atzo egin zuten lehen agerraldia.
Euskal Herrikoak bakarrik ez, Kataluniak eta Eskoziak ere bidali zuten euren ordezkaritza; hango artzain batek, eskutitza idatzi baitzuen propio Oñatiko aurkezpenerako. Hain zuzen, Eskozian, 2014ko irailean erabakiko dute erreferendum baten, aurrerantzean zer izan gura duten. Katalunian, aldiz, herri galdeketa antolatzen dihardute.
Gure Esku Dago ekimenak, Euskal Herria nazioa dela, erabakitzeko eskubidea duela eta herritarrak direla protagonista nagusi defendatzen du. Bide horretan, pentsakera askotariko pertsonak batu gura ditu eta jendartearen oinarrietatik abiatu, nazioen erabakitze eskubidearen alde lan egiteko.