Gizonezko bat hil da Oñatin, traktorearekin istripua izanda

Irati Goitia 2013ko aza. 27a, 21:22

Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, 16:00ak baino apur bat lehenago gertatu da ezbeharra, Olabarrieta auzoan, Arizmuño (Amiño) baserrira bidean. Auzo-bide batean, aurrez aurre geratu dira kamioi eta traktore bana, eta maniobra egiten hasitakoan irauli egin da traktorea. Momentuan hil da bertan zioan gizonezkoa. L.U. inizialdun 56 urteko gizonezko oñatiarra da, Olabarrietako Bernalena baserrikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak