TXAPADA ERRADIKALA:BBAX + ISUO ETA KEZMAN

2018/10/21 - 2018/10/22

Bergarako gaztetxea | Bergara

Urriak 21 Igandea 18:00etan BBAX Distortsioen Munduan eta Isuo ta Kezman.Sarrera 5 Euro. BBAX distortsioen munduan Behi Bideko Andere Xuriaken atzean Mirentxu Aguerre, Pantxix Bidart, Karine Etxeberri, Aline Etxeberri, Marie Bidart, Sébastien Desgrans, Jurgi Ekiza, Allande Etxeberri, Paxkal Indo, Paxkal Irigoyen… bezalako izen handiak daude herri kantak rock doinuz berrirakurtzen. Isuo ta Kezman Urretxu-Zumarragatik gozagarritasunaren gorazarre etengabea. “Bihar akaso” diska berria aurkeztera datoz. Bidaia astralak eragiten dituzte beraien tresnak erabiliz. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

TXAPADA ERRADIKALA:DENBORALDI BERRIKO PROGRAMAZIO AURKEZPENA + WHAT A BAND + TXAPA DJ-AK

2018/10/20 - 2018/10/21

Bergarako gaztetxea | Bergara

Urriak 20 Larunbata 22:30etan Denboraldi berriko programazioaren aurkezpena,What a band thousand tons of steel disko berriaren aurkepen kontzertua eta gaua ondo amaitzeko txapa jaia: Haus of beats eta turtukiña dj-ak.Sarrera 5 euro. What a band Bergaratik datoz eta musikari oso eskarmentudunak daude tartean; Fiachras, Bizardunak, Mahaster River, Belceblues eta Brigada Criminal-ekoak, besteak beste.“Soft&Strong” lehen diskaren harrera onaren ostean, euren bigarren lana aurkeztera datoz. “Thousand tons of steel”. Country-rocketik haratago, estilo ezberdiñak jorratuz, beti ere, amerikar sustraieko musikan sakonduz. Kontzertua eta aurkezpena 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

TXAPADA ERRADIKALA:THE POTES

2018/10/19 - 2018/10/20

Bergarako gaztetxea | Bergara

Urriak 19 Ostirala 22:30etan the Potes ametsak dira egi erabat bete aurretik disko berriaren aurkezpen kontzertua.Sarrera 5 Euro. The potes The potes 2011-2012 urte bitartian sortutako talde Arrasatearra. Lehenengo kontzertua 2012ko abenduaren 25ian. Taldekide dezberdin asko pasatu die taldetik. Baina gaur egun zazpik osatzen daue. Instrumentuak: Bateria,bajua, gitarra elektrika eta akustikuak, banjoa eta akordeoia. Gure lehen lan luzia”ametsak dira egi erabat bete aurretik” aurkezteko lehen kontzertua izango da. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

TXAPADA ERRADIKALA

Erabiltzailearen aurpegia

TXAPADA ERRADIKALA

Txapa irratiko denboraldi berria gogor hasteko Urriko 2.astebukaeran Txapada erradikala asteburua antolatu dou Bergarako kartzela zaharra – gaztetxian. Urriak 19 The Potes,Urriak 20 Denboraldi berriko programazio aurkezpena eta Txapa Dj-ak eta Urriak 21 Bbax eta Isuo eta Kezman.

Irratixan programa bat eitxeko prest?

Erabiltzailearen aurpegia

Irratixan programa bat eitxeko prest?

18/19 denboraldian irratsaio bat egitean nahi duzu?? Ostiral honetan (urriak 5) 20:00tan, Txapa Irratiko lehen bilera irekia egingo dugu Bergarako gaztetxea - Kartzela Zaharra. Animau!

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:MARTXOAK 2 WILLIS DRUMMOND + RUKULA

2018/03/02 - 2018/03/03

Bergarako gaztetxea | Bergara

Txapa irratiak antolatuta Willis Drummond eta Rukula taldeak martxoaren 2an Bergarako Kartzela Zaharrean izango dira gabeko 22:30etatik aurrera. Willis Drummond Aro berri bati ekinez, zuzenean egurra banatzeko asmoz, “Gure lekuak” biraren baitan itzuliko dira lapurtarrak. Formazio berriaz ariko dira, azken garaiko boskotetik, laukotera igaro ostean, hirukotea da berriz Willis. Triangelu indartsua defendatuko dute Bergarako Kartzela Zaharrean. Rukula Rukula taldea Usurbildik eta Lasartetik datozen gazteek osatzen dute. Can´t Explain taldearen errautsetatik sorturiko formazioa, musika instrumentala jorratzen dute. Funk, rock, stoner, metal…..estiloak maixuki nahasten dituzte. Koktelera hau, zuzenean daukaten portaerarekin gehitzen da. Beraien energia erreztasun handiz transmititzeko gaia bait daukate. 2016. urteko udan grabatu zuten beraien lehen diska Andoaingo Garate estudioetan, taldeko bajista den Martxel Arkarazoren zuzendaritzapean. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez. Oharra: Testua Musikazuzenean.com webgunetik hartuta.

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:URTARRILAK 26 MICE + ENERITZ FURYAK

2018/01/26 - 2018/01/27

Bergarako gaztetxea | Bergara

Txapa irratiak antolatuta Mice eta Eneritz Furyak zuzenean ariko dira urtarrilaren 26an Bergarako Kartzela Zaharrean gabeko 22:30etatik aurrera. Mice Honakoa, Miren Narbaiza (Napoka Iria, Joseba B. Lenoir Gang, Perlak, Dual Split…) musikariaren bakarkako egitasmoa da. Ahotsa, gitarra, looperrak, eta pedalak lagun, kantu propioak eta bertsioak tartekatuko ditu emanaldi honetan. Eneritz Furyak Kasernarat taldeko kide izandako Eneritz Furyak bakarkako bidean dabil orain. Berriki, bere lehen diskoak ikusi du argia, non, diseinu ederran hamar kantu biltzen dira. Musikalki, folk eta rock doinuko abestiak osatzen dute estreinekoa. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

SASI GUZTIEN AZPITIK IRRATSAIOA:BERGARAKO JAIAK

2017/06/01 19:30

Irala kalean Bergara

Ekainak 1 Osteguna, arratsaldeko 19:30etan irratsaio berezia egingo dugu Irala kalian. Bergarako jaien inguruan hitzegiteko hainbat gonbidatu izango ditugu,bertan montauko dogun irratian. Saioa zuzenian emitituko dou Fm ko 97.20an eta errepikapenak Osteguna gabeko 22:00etan eta Ostiralian eguardiko 13:30etan. Oharra:Giro txarra in ezkero plazako arkupetan izango da.

Erramu txapatu jaia:Cabezafuego What a Band eta Zigor Dz

2017/04/08 - 2017/04/09

Bergarako gaztetxea | Bergara

Apirilaren 8an Erramu Txapatua ondo bukatzeko jaia antolatu dau Txapa irratiak. Cabezafuego eta What A Band taldeak zuzenean ariko dira bergarako gaztetxean gabeko 23:00etatik aurrera.. Zuzeneko kontzertuak amaitzean Zigor DZ ariko da musika jartzen goizalderarte. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK: OTSAILAK 11 INOREN ERO NI ETA RUKULA

2017/02/09 - 2017/02/10

Bergarako gaztetxea | Bergara

Datorren Otsailak 11an gaueko 22:30etan ,Txapa irratiak antolatuta Inoren ero ni eta Fly shit taldeen bisita eukiko dou Bergarako gaztetxian. Sarrera 5 euro. Inoren ero ni 2003an Andoainen sorturiko taldea dugu Mikel, Okene eta Drakek, BAP!! taldean elkarrekin arituak, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zutenean. Denbora gutxira Borja batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zen bazela kimika euren artean. Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei. Taldean izandako azken aldaketa, berriz, baterian izan dute. Mikelek taldea uzti du, eta bere ordez, Guantxe sartu da, besteak beste, Lobo Electrico eta Señor No taldeetan ibilitako musikaria, eta egun, Capsula taldeko bateria-jotzailea. Inoren ero ni taldearen kantuak oso landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen baituen eta soinua iparorratzaren erpina baita. Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika. Dagoeneko, Fly Shit ez da Bergarako gaztetxearen abaroan ilusioz eta ausardiaz hardcoreari ekin zion gaztetxo talde hori. Urte asko eman dute kontu honetan, taldea 1996an sortu baitzen. Diskografia ez oso mardula baina ineteresgarria utzi dute atzean (FlyShit 2001an; Bizitza...baina nola bizi?2004an; Arnas bakoitzeko ernetzen 2010ean, Barneko ahotsaren bila.(2015). Urteak igaro ahala, eskarmentua bildu dute eta, apurka apurka, estatus bat irabazi dute euskal hardcorearen esparruan, gutxi baitira 90etako hamarkadaren erdialdean sortu eta oraindik indarrean dauden euskal hardcore taldeak. Eta orain, 20 urte ospatzeko biran daude murgilduta. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez. Oharra: Testua Musikazuzenean.com webgunetik hartuta.