Irratiaren magiak erakartzen zaitu? Bergarako irrati librean ateak irekita dituzu. Animatu eta etorri gurekin batera proiektuaren parte izatera. Ordua aukeratu, maneiatu behar diren lau botoiak ikasi eta esan herriari esateko duzun hori.
Animatu, lotu inguruko lagunen bat eta egin irratsaioa, ez zara damutuko
Urriak 5 ostirala, arratsaldeko 19:00ean bilduko gara Kartzela Zaharrean. Informatzeko bada ere gerturatu, eta ezagutu irratia barrutik.
Txapazale eta txapakide, 97.2 Frekuentzia Mokoloan gaude!