Bergarako gaztetxea, Bergara
Txapa irratiak antolatuta Mice eta Eneritz Furyak zuzenean ariko dira urtarrilaren 26an Bergarako Kartzela Zaharrean gabeko 22:30etatik aurrera.
Mice
Honakoa, Miren Narbaiza (Napoka Iria, Joseba B. Lenoir Gang, Perlak, Dual Split…) musikariaren bakarkako egitasmoa da. Ahotsa, gitarra, looperrak, eta pedalak lagun, kantu propioak eta bertsioak tartekatuko ditu emanaldi honetan.
Eneritz Furyak
Kasernarat taldeko kide izandako Eneritz Furyak bakarkako bidean dabil orain. Berriki, bere lehen diskoak ikusi du argia, non, diseinu ederran hamar kantu biltzen dira. Musikalki, folk eta rock doinuko abestiak osatzen dute estreinekoa.
Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.