0km MOSAIKUA!!!

0km MOSAIKUA!!!

Erabiltzailearen aurpegia Hasi diala jaixak!!! Ondo pasau eta animau zapatuko mosaiko jendetsuan parte hartzera!!!

0km MOSAIKUA!!!

0km MOSAIKUA!!!

Erabiltzailearen aurpegia Hasi diala jaixak!!! Ondo pasau eta animau zapatuko mosaiko jendetsuan parte hartzera!!!

Deialdia Herri Egunerako

Deialdia Herri Egunerako

Erabiltzailearen aurpegia Euskal Presoak Euskal Herrira! Ez 800, ez 400 ta ez 200 km-tara. 0km, prest gaude!
Erabiltzailearen aurpegia

Sound sistem tallerra bertan behera gelditu da eta Muxikoak taldearen eskutik dantza tallerra egongo da.

Erantzuna | #0km #salatzendut

#0km #salatzendut

#0km #salatzendut

Erabiltzailearen aurpegia Bihar, larunbata, zita garrantzitsua dugu Donostian. KONPONBIDEAn aurrera pausoak emateko guztiok izan behar dugu partaide!

Ekainak 17ko egunak inpultsoa hartzeko balio behar

Erabiltzailearen aurpegia

Ekainak 17ko egunak inpultsoa hartzeko balio behar digu, Madrilgo eta Pariseko Gobernuari ez dugula amore emango eta ekiten segituko dugula esango diegu. Itxi diezaiogun atea konfrontazio eta gatazkari, eta ireki diezaiogun bakeari, giza eskubideen defentsari eta konponbideari.

Goazen Gasteizera!

Goazen Gasteizera!

Erabiltzailearen aurpegia Arratsaldeko 5tardittan Gasteizen salatuko dogu gaixotasun larrixekin dauzen euskal presuen egoeria. Antolatutako autobusean, kotxez edo lineako autobusian, animau eta parte hartu manifestaziñuan!!! (SAN PRUDENTZIO 14:55 VITORIA-GASTEIZ 15:55/ SAN PRUDENTZIO 15:55 VITORIA-GASTEIZ 16:35)

Maiatzak 6 Gasteizera!!!

Maiatzak 6 Gasteizera!!!

Erabiltzailearen aurpegia Manifestaziñua: "Gaixotasun larrixak dakoiñ euskal presuak etxera!". Autobusa antolatu dogu eta txartelak Ona, Arrano eta Boga tabernetan erosi daittezke!!!

Maiatzak 6 Gasteizera!!!

Maiatzak 6 Gasteizera!!!

Erabiltzailearen aurpegia Manifestaziñua: "Gaixotasun larrixak dakoiñ euskal presuak etxera!". Autobusa antolatu dogu eta txartelak Ona, Arrano eta Boga tabernetan erosi daittezke!!!

Martxoko udal plenuan Oñatiko Sarek proposatutako gaiari helduko xaue:

Martxoko udal plenuan Oñatiko Sarek proposatutako gaiari helduko xaue:

Erabiltzailearen aurpegia Herrittarren sinadurekin hasi eta instituziñotara allegauko da bixar presuen zigorren batuketa ezan gaixa. Zuri be Frantzian eta Espainian arrazoi berdinengatik ezarrittako zigorrak ez batzia mendekuzko trikimaillu bat pentzaitten baxatzu, animau eta etorri bixar, osteguna, arratsaldeko 19:30ttan udaletxera!!!

Zigorren batuketa

Zigorren batuketa

Erabiltzailearen aurpegia Gaur Oñatiko udaletxean 416 sinadura aurkeztu eta udalbatzari, eta berau osatzen duten EH Bildu zein EAJri, zigorren batuketa ezaren aurkakotasuna adierazteko eskatu diegu. Martxoko plenoan gai honek bere lekua izango du eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu bertan parte har dezaten. Gaur gaurkoz, 7 presok beharko lukete kalean mendekuzko trikimailu juridiko honegatik izan ez balitz. Eta bere atxiloketa ekiditeko gure artean ez dagoen Alberto Plazaola Anduaga preso ohiak ere Oñatin behar luke. Eskerrik asko sinatu duzuen guztioi. Jarraitu dezagun sarea indartzen.

Zigorren batuketa-Sinadura bilketa

2017/02/25 - 2017/03/28

Oñatiko kaleak | Oñati

Hemen sinadura bilketa egiteko erabiliko ditugun guneak eta ordutegia. 2017/02/25, Herriko Plazan (19:00-21:00) 2017/03/03, Herriko Plazan (19:00 – 20:30) 2017/03/08, Olakuan (19:00 – 20:30) 2017/03/09, Ona taberna onduan (19:00 – 20:30) 2017/03/09, Boga taberna onduan (19:00 – 20:30) Martxoak 26 bitartean Kultur Etxeko sarreran horretarako jarriko den mahain. Animatu! Alberto, etxean nahi dugu!

Zigorren batuketa

Zigorren batuketa

Erabiltzailearen aurpegia Bixar ilunkaran, plazan, sinadurak batzen jarraittuku. Ondiok ezpozu zuria emun, animau!!! Zuk be salatu!!! "Europak lege berri bat egin zuen, bertan europar komunitateko estatu ezberdinetako sententziek eragin berbera izan behar dutela zehazten du. Legea 2008koa izan arren, Espainiak ez zuen 2014ra arte bere ordenamenduan sartu. 2014ko azaroan, europar legedi hori barne ordenamenduan sartzeko asmoz, Espainiak lege berri bat egin zuen, europar legearen zentzua aldatuz eta beste estatuetako akumulazio edota batuketaren aplikazioa oztopatuz. Horrela, Frantziako kondena bete ostean, 30 urteko topea 0-tik abiatzen da, eta honek praktikan, 30 urtetik gorako espetxe zigorrak betetzea suposatzen du, Europako legea urratuz" 48 presori eragitten xau kontu honek, ta 8 kalian egon biharko zian honezkero. Gure herriko Alberto Plazaola iheslarixari be eragitten xau eta Espainiaren mendekuzko trikimailu honeatik ez bazan, gure artian egongo zan honezkero. Bixar ezin badozu sinatu, lasai, laister aukera gehixau iragarriko dittugu!

Kondena hirukoitza

Kondena hirukoitza

Erabiltzailearen aurpegia

2017, desblokeoaren urtea!

2017, desblokeoaren urtea!

Erabiltzailearen aurpegia Eskarrik asko bai hilak 7 Oñatin, zein hilak 14 Bilbon, zuen konpromezua era batera edo bestera erakutsi dozuenoi!!! Eta zorionak danoi Bilbokoko manifestaziñuak ederto urten euelako!!! Jarraittu daigun lanian giza eskubidien alde, konponbide baten alde eta bakiaren alde!!! Jendartia era ezberdinetara aktibaitten jarraiketia gura dogu eta horretan jarriko dittugu inddarrak!!! 2017xa desblokeuan urtia izan bihar da, mendeku hau ez dau inork babesten eta ulerketan! Animo, haundittu eta zabaldu daigun saria!!! Danon artian lortuko dogu!!! Euskal Presoak Euskal Herrira!!! giza eskubideak, konponbidea, bakea.

Sentsibilitate ezberdinetako hainbat Oñatiarren me

Erabiltzailearen aurpegia

Sentsibilitate ezberdinetako hainbat Oñatiarren mezuak. Guztiek salatzen dute egungo espetxe politika eta bat egiten dute urtarrilak 14an Bilbon egingo den manifestaldiarekin: Euskal Presoak Euskal Herrira. Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Animatu zaitez zu ere eta irudika dezagun Bilbon euskal jendartearen nahia!!!

u-14 bilbora

u-14 bilbora

Erabiltzailearen aurpegia Bihartik aurrera Urtarrilan 14ko manifestaziora joateko autobuseko txartelak salgai Oñatin! Animatu eta ez utzi azken unerako!!!

Urtarrilak 7, Oñatik be salatuko dau!

Urtarrilak 7, Oñatik be salatuko dau!

Erabiltzailearen aurpegia Urtarrilaren 7xan, 13:00etan, Oñatiko gaztelekuan ekitaldi parte-hartzailia egingo dogu. Herri moduan, preso ta iheslarixei urratutako giza eskubidiak salaketan dittugula adierazteko batuko gara: dispersiño madarikatua, isolamendua, gaixo larrixena, zigorren batuketia kontutan ez hartzia, 70 urtetik gorako presuak kartzelan jarraiketia... mendekuzko neurri krudel honeik behingoz atzian itxi bihar dittugu, nahikua da! Herrittar mordo bat batuko gara. Bertsuak kantau, errezitaldixa entzun, bideuak ikusi, gogoetak partekatu... eta Oñatiarrok be salaketan dugula adierazteko argazki erraldoia atarako dogu bukaketako. Eta hortik, urtarrilaren 14an Bilboko kaliak betetera, eta ondoren be jendartia aktibaitten jarraiketako lanian burubelarri jarraiketara!!! Animau eta gorde datia, urtarrilan 7ko eguardixan elkar ikusiko dogu. Sensibilidade ezberdinetako Oñatiarrak elkarrekin euskal presuen giza eskubidien alde, herri honentzako benetako konponbide baten alde eta bakiaren alde!!!

Salatzen dut!

Erabiltzailearen aurpegia

Salatzen dut!

Urtarrilaren 14an Bilbon, milaka ta milaka norbanakok salatuko ditugu giza eskubideen urraketa krudel eta mendekuzko hauek. "Giza eskubideak, Konponbidea. Bakea." izango da leloa eta bertan parte hartzera animatzen zaitugu!

Gaixo larrixak etxera. 12.000 pertsonak salatu dogu giza eskubidien urraketa krudel hau Donostian!

Gaixo larrixak etxera. 12.000 pertsonak salatu dogu giza eskubidien urraketa krudel hau Donostian!

Erabiltzailearen aurpegia Ibon Fernandez Iradi da larriki gaixo dagoen hamar euskal presoetako bat. Fernandez Iradik esklerosi anizkoitza du, eta haren egoerak okerrera egin duela iritzita, zigorra eteteko eskatu dute haren abokatuek. Eskaera azaroaren 24an aztertuko du Parisko dei auzitegiak. Oso gaixo dago Ibon Iparragirre ere. Euskal presoak hiesa du eta haren aldeko kautelazko neurria tramitera onartu berri du NBEk, "hiltzeko arriskuan" dagoela iritzita. Espainiako espetxeetako arduradunek, bitartean, ukatu egin diote zigorra etxean betetzeko eskubidea. Eskizofrenia paranoidea eta antsietate nahasmendu orokortua ditu Txus Martin euskal presoak, eta Zaballako espetxean dago egun. Haren senideek presoaren egoera salatu zuten ekainean Eusko Legebiltzarrean. Josetxo Arizkurenek kardiopatia iskemikoa du, eta Pontevedratik (Galizia) Murtziara (Espainia) eraman zuten ekainean. Etxeratek salatu duenez, espetxe horrek ez ditu betetzen presoak gaixoak hartzeko baldintzak. Frantzian egindako urteak kontuan hartuta, duela bi urte bete zuen zigorra Jose Ramon Lopez de Abetxuko preso gasteiztarrak. Ordea, espetxean jarraitzen du, etxetik 420 kilometrora. Gaixo dago Lopez de Abetxuko, kardiopatia du. Honakoak dira larriki gaixo dauden beste bost presoak: Gari Arruarte. Espondilitisa. Almerian dute, Espainian. Iñaki Etxeberria. Eboluzio luzeko miopia magnoa, hemorragiekin. Topasen dute, Espainian. Aitzol Gogorza. Nahasmen obsesibo-konpultsiboa. Basaurin dute, Bizkaian. Gorka Fraile. Mingaineko kartzinoma epidermoideoa. Badajozen dute, Espainian. Jagoba Codo. Espondilitis ankilosantea. Martutenen dute, Donostian.