Hori da, hain justu, urriak 2an, 13:00etan, Oñatiko herriko plazan, Sarek antolatu duen ekimena. Abian duen Izan bidea dinamikaren bigarren fasea den Ibilian ibilian, etxerako bidean, kokatzen da Oñatin antolatzen ari garen hau. Izan ere, Joseba Arregi eta Gotzon Telleria, hurrenez hurren Martutene eta Dueson preso dituzten oñatiarrak, herritarrekin osatutako (Giza-)gezi jendetsua osatu nahi dugu herriko plazan, etxerako bidean jarri nahian. Etxerako bidea erakutsiko duen gezia, herrikideon nahiez eta grinez bultzatuta plazaren alde batetik bestera mugiaraziko dugun gezia. Preso eta iheslaririk gabeko herri baterantz eramango gaituena. Azken finean, Gotzonen eta Josebaren etxeratze prozesua marraztuko duen gezia.
Horretarako, beste behin ere, guztion partehartzea eta indarra beharrezkoa dugu. Preso eta iheslarien giza eskubideen alde bere alea jarri nahi duen oro gonbidatu nahi dugu ekitaldira. Izan ere, herri honetan benetako konponbidea, bakea eta elkarbizitza denon artean eraikiko dugu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.