Aurten Irailak 28an arratsaldeko 19.15 presoen aldeko kalejira egingo da, Etxaluzetik Txosnagunera, txantxikuaren jaitsiera bizitzeko.
Horrez gain, Herri egunean ahalik eta ikusgarritasun handiena izan asmoz, "Joseba eta Gotzon etxera!" kamiseta eta alkandorak salgai jarri ditugu Arrano tabernan. Datozen egun eta lekuetan ere salgai izango ditugu:
- 21: Pintxopotean Atzeko Kaleko plazatxoan
- 22: Enkartelada ostea Arrano tabernan
- 23: Bazkalorduan Txosnagunean
- 28: Txosnagunean janari postuan.
Herritarrak, gazte zein heldu, animatzen ditugu Herri egunean aldarri hau soinean eramatera.