Kilometroak 2016 Bergara

Lehendakaria Kilometroak 2016ko ordezkariekin

Iñigo Urkullu lehendakaria, Kilometroak jaiaren arduradunekin bildu da Lehendakaritzan. Bileran, Aitziber Lopez de Aretxaga Bergarako Aranzadi Ikastolako lehendakaria, Ane Barruso zuzendaria, eta antolakuntzatik Nekane Artola eta Igor Elortza egon dira.

Lehendakariarekin batera, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua. Gipuzkoako ikastolen festa datorren uriarren 2an ospatuko da Bergaran.

Kilometroak 2016ko ordezkariek azaldu diete aurtengo jaiaren helburu ekonomiko eta sozialak. Era berean, Demasa leloaren atzean zer dagoen eta urtean barrena egin diren hamaika ekitalditan herritarrak izan direla protagonista, hainbatean herri eragileek haiek antolatutako ekitaldiekin. Aranzadi Ikastolaren nondik norakoak eta proiektu pedagogikoaren berri ere eman dute.

Cristina Urtiarte sailburuak ziurtatu du Bergaran Kilometroak jaian izango dela igandean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak