Bergarako Harixa egitasmoaren helburua da Bergarako enpresek euskara sustatzeko urratsak ematea lan-mundua ere euskarazko eremu bihurtzeko. Hitzarmena sinatzen duten enpresek Harixa komunitatearen kide izanik, bere ibilbide propioa finkatuko du, urratsez urrats, konpromiso berriak hartuaz. Edonola ere, guztiek hartu dituzte honako lau konpromisoak: 1. Enpresak HARIXA programarako solaskidea izendatzea eta langileei hitzarmenaren berri zabaltzea. 2. Enpresako hizkuntza-egoeraren diagnostiko laburra egitea, talde teknikoak finkatutako ereduaren arabera eta haren laguntzarekin. 3. Hitzarmen kideen arteko harremanetan euskara sustatzea eta gutxienez beste hitzarmen kideen euskarazko idatziak onartzea. 4. Urterako egitasmoa zehaztea eta bertan, gutxienez, ekintza berri bat jasotzea.