Euskaraldiaren laugarren edizioa datorren maiatzaren 15etik 25era bitartean izango da. Herritarrak dira Euskaraldiaren oinarri, baina ekimenak enpresak ere interpelatzen gaitu, euskararen biziberritzean funtsezko eragile garelako.
Hori dela eta, Harixa eta Enpresareko enpresek euskararen aldeko konpromisoa erakutsi dugu eta hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen ariketa sozialean parte hartuko dugu.