Bergarako alkateak, Gorka Artolak, ekitaldian eskerrak eman dizkie sinatzaileei eta nabarmendu du hitzarmenaren garrantzia, adieraziz ekimen honek indarra elkarlanean eta konpromiso partekatuan duela.
“Harixa hitzarmenaren bidez, elkarri lagunduz bidea egiten jarraituko dugu, eta zuen atxikimenduak argi uzten du Bergaran euskarak duen leku nabarmena”, adierazi du Artolak.
Ekimen hau Bergarako enpresa sarearen lankidetzatik sortu zen, eta gaur egun, berrogei enpresa baino gehiagok babesten dute. Harixa hitzarmenak euskararen erabilera sustatzeko baliabideak eskaintzen ditu, enpresei hizkuntza-plangintzan lagunduz eta euskarazko lan-dinamika indartuz.