HEMEN DEBAGOIENA

Idurre Albizu: "Debagoienean oso saretuta egin da lan beti; Garaia Investors ekintzaileak eta inbertitzaileak saretzeko tresna da"

Erabiltzailearen aurpegia Garaia Parke Teknologikoa 2023ko ekainaren 21a

Hainbat babeslerekin elkarlanean Garaia Parke Teknologikoa Garaia Investors ekintza prestatzen ari da. Tokiko ekintzaileak eta inbertitzaileak saretzeko tresna da, besteak beste, Garaia Investors. Ekintza irekia eta doakoa da eta izen-ematea zabalik da. Garaia parke teknologikoko negozio garapen arduradun Idurre Albizuk eman ditu xehetasun gehiago.

Garaia Investors ekainaren 27an hasiko da eta bi atal izango dira; bost formakuntza saio –ekainaren 27an, 28an eta uztailaren 3an, 5ean eta 7an– eta esperientziak trukatzeko Demo Day topaketa uztailaren 10ean.

Informazio osatzeko edo zalantzak argitzeko: ptgaraia@ptgaraia.eus edo 943 03 88 46.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak