Jardunaldian, euskal industria adimenduna, haren testuingurua eta joerak aztertu dituzte eta zentroek aurre egin behar dieten erronketan jarri dute fokua. Hala nola, material aurreratuak, makina adimenduak, ekoizpen prozesu jasangarriak, produktu adimenduak eta datuetan oinarritutako negozio eta zerbitzu-eredu berriak.
Gaurko jardunaldian parte hartu dute BRTA zentroetako ikertzaile eta adituek ez ezik, Eusko Jaurlaritzako, SPRIko eta EAEko hiru foru aldundietako ordezkariek ere. Hain justu ere, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendari Alberto Fernandezek balioan jarri du EAEko ehun industrialak industria adimenduko merkatuan duen tokia: "Urte asko daramagu arlo honetan, Espainiako estatuan liderrak gara zalantza barik. Gainera, berrikuntzan erreferentzia onetan mantentze gara Europan eta mundu mailan ere lehiakor gara. Txikiak izanagatik, erreferentzia gara makina erremintan eta fabrikazio adimenduan".