Mugimendu, dantza eta gorputz adierazpenaren bidez taldeko zein norbanakoaren garapena erraztu nahi duen elkartea da Jaiki.
Honen aurrekaria Gozatu Ekimena izan zen, 2003an sortua. Garai hartan Aretxabaleta eta inguruetan euskal dantzez gain ez zegoen bestelako dantzarik ikasteko aukerarik. Hala, Aretxabaletako dantza eta jostalari amorratu batzuk ikastaroak antolatzen hasi ginen, hasiera batean autogestionatuak eta geroago udaletxeak diruz lagundutakoak, dagoeneko Jaiki elkartearen izenpean.
Hamaika urtetako ibilbide honetan musika, jolas eta gorputz adierazpenarekin lotutako topaketa, ikastaro eta ekintza ugari egin ditugu.
KONTAKT-INPROBISAZIOA 1978 ingurutik, New Yorken jaio zenetik, mundu guztian egiten den dantza mota da. Kontaktuaren bidez, norbere buruaren, dantza kideen eta espazioaren entzumenaren bidez, eginez …
Hemen Gorputz Perkusio bi saiotxo egin ostean jasotako emaitzak. Ikastaroak izandako arrakasta eta hain ondo pasa genuela ikusita seguruenez udazken-negu aldera beste saiotxo batzu egingo ditugu. Adi…
BODY PERCUSSION- Gorputz perkusio ikastaroa.
Martxoaren 15 eta 29 (bi larunbat arratsalde) 17.00-20.00etara
Aretxabaletan
Irakaslea: Sergio L. de Landatxe
Prezioa: 20 euro. 15 euro langab…