EUSKAL HERRIKO I.KONTAKT-INPROBISAZIO TOPAKETA ARE

Erabiltzailearen aurpegia JAIKI elkartea 2014ko mai. 27a, 20:14
EUSKAL HERRIKO I.KONTAKT-INPROBISAZIO TOPAKETA ARETXABALETAN Hona hemen gonbidapen irekia! Euskal Herriko I Kontakt Inprobisazio Topaketa izango dugu Aretxabaletan (Gipuzkoan) Maiatzak 30, 31a eta Ekainak 1ean. Antolatutako guztia irekia eta dohakoa izango da. Ostiral eta larunbat gaueko Jam-ak (inprobisazio saioak) koartel zaharrean izango dira, eguneko dantza saioak (Euskal herriko leku ezberdinetatik eta Salamankatik etorritako dantzariek gidatutako dantza eskolak) kirol etxean eta goizeko yoga, jatordu ezberdinak, logelak eta EHKIEren aurkezpen ofiziala zaharren egoitzan izango dira. Izen emateko, ezinbestekoa da e.posta bidez egitea: ehkie.kontakt@gmail.com Antolatzaileak: JAIKI elkartea eta EHKIE (Euskal Herriko kontakt inprobisazio elkartea)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak