KONTAKT-INPROBISAZIOA 1978 ingurutik, New Yorken jaio zenetik, mundu guztian egiten den dantza mota da. Kontaktuaren bidez, norbere buruaren, dantza kideen eta espazioaren entzumenaren bidez, eginez eta zentzumen guztiak adi dantzatzen da, bat-bateko nahien arabera.
Euskal Herrian badira lau urte dantza saio ireki (jam sesioak) eta erregularrak egiten direla, gero eta gehiago ikastaroak ere eta bestelako ekintzak. Gaur egun taldeak daude Donostian, Bilbon, Biarritzen, Aretxabaletan, Iruñean, Gasteizen...
Kontakt inprobisazioaren giza indarraren ondorio, gero eta jende gehiago gara Euskal Herrian praktikatzen dugunak eta garatu nahi dugunak. Horretarako, talde guztietako jendea elkartuta, EHKIE osatu dugu aurten, kontaktaren zabalkunde eta lanketarako. Aurreneko ekintza, Euskal Herri osoko jendea elkartzeko topaketak egitea izan behar da, urtean behin behintzat denek elkarrekin dantzatzeko eta elkarrekin urte guztian zehar zer antolatzen duguna adosteko.