Mugimendu, dantza eta gorputz adierazpenaren bidez taldeko zein norbanakoaren garapena erraztu nahi duen elkartea da Jaiki.
Honen aurrekaria Gozatu Ekimena izan zen, 2003an sortua. Garai hartan Aretxabaleta eta inguruetan euskal dantzez gain ez zegoen bestelako dantzarik ikasteko aukerarik. Hala, Aretxabaletako dantza eta jostalari amorratu batzuk ikastaroak antolatzen hasi ginen, hasiera batean autogestionatuak eta geroago udaletxeak diruz lagundutakoak, dagoeneko Jaiki elkartearen izenpean.
Hamaika urtetako ibilbide honetan musika, jolas eta gorputz adierazpenarekin lotutako topaketa, ikastaro eta ekintza ugari egin ditugu.