Hori horrela, atzo, eguena, egin zuten lehen lan-saioa herritarrekin, eta dinamika parte-hartzailea izan zuen saioan denen iritziak, iradokizunak, zalantzak eta eskakizunak entzun ahal izan zituzten aholkulariek.
"Joan den astean Udaleko langileak eta politikariak batu ginen teknikariekin, eta bi orduko saioa egin genuen. Orain, herritarrekin batu dira, eta lantzen jarraituko dugu. Asmoa errealista eta erabilgarria izango den txosten bat osatu ahal izatea da, etorkizunera begira egin beharreko urratsak bideratzeko. Ez, soilik etxebizitzen gaia lantzeko; Gatzagak bizirik iraun dezan ezinbestekoak diren beste hainbat arlo lantzeko ere erabilgarria izango da prozesua", adierazi du Dorleta Elkorobarrutiak, Leintz Gatzagako alkateak.