Bi txirrindulari ohi mendi lasterketa bat antolatzen... Zer dela eta?
Asier Azkarate: [Barre] Tira, aspaldian gu ere mendian gabiltza korrika, eta halaxe animatu ginen...
Ibai Agirreurreta: Esango nuke anaia izan dela bultza gehien egin duena. Hura da gatzagar sen handiena daukana, eta aspaldi zebilen komentatzen herri inguruetan lasterketa polita egin zitekeela.
Asier Azkarate: Lagun kuadrilla polita batzen gara elkarrekin entrenatzeko; friki samarrak ere bagara, eta buruan geneukan ideia bat zen. Antolaketa taldean zortzi lagun inguru gaude, eta ilusioz ekin diogu honi.
Izen-ematea zabaltzeaz batera dortsal guztiak saldu dituzue... Aspaldian hori ez da albiste, baina...
I.A.: Bai, egia esan, gu ere harrituta geratu gara. Instagrameko profila zabaldu genuenean izan genuen jende etorrerarekin
harritu ginen lehenengo; izan ere, gauzak lotuta izan arte ez genuen ezer aurreratu. Baina jendeak segituan erakutsi zuen interesa. Domekan 220 dortsal jarri genituen salgai, eta lau orduan agortu ziren.
"Gatzagako hainbat
talderekin egin dugu
berba; ekarpen
guztiak dira
ongietorriak"
Gipuzkoako mendi lasterketetan gertatzen den fenomeno bat da ala Euskal Herriko gainontzeko tokietan ere segituan agortzen dira dortsalak?
A.A.: Egia esan, gaur egun ez da batere erraza mendi lasterketetako dortsalak eskuratzea; esango nuke denean gertatzen
dela berdin.
I.A.: Gure kasuan, egin genuen lehenengo gauza izan zen inguruko gainontzeko beste mendi lasterketetako antolatzailee-
kin harremanetan jarri. Euren lasterketetako datak galdetu genizkien, eta gure asmoa izan da bereziki bailarako jendeari
begirako lasterketa bat egitea, eta ez horrenbeste elite mailako korrikalariendako. Hau da, edonork egiteko moduko las-
terketa da.
A.A.: Horrez gainera, esango nuke Leintz Gatzagako inguruak ez direla mendi lasterkariendako paraje ezagunak. Oinez-
koak ibiltzen dira, baina, normalean, ez duzu jendea korrika ikusten. Eta paraje ederrak ditu. Esango nuke horrek ere lagundu duela jendeak interesa erakusteko.
Zer-nolako ibilbidea izango du?
I.A.: Mimoz prestatu dugun ibilbidea izango du, eta jendeak gozatu egingo du. Azken baten, antolaketa taldeko kide guztiok korrika ibiltzen gara basoan, eta guk gurako genukeen moduko ibilbide bat prestatu dugu. Eta gogortasunarekin edo dis- tantziarekin ez gara itsutu, hasiberri batek egiteko moduko zerbait prestatu dugu, eta ondo entrenatuta dagoen batek ere gozatu egingo du.
Ze ezaugarri izango ditu? Izan ere, ez du izango Udalatx, Aloña edo Kurtzebarri moduko tontorrik, baina Debagoien osoko baso politenetakoak bertan daude.
I.A.: Halaxe da, tontor esanguratsuen faltan, guk baso politak ditugu herrian. Ibilbideak ez du zailtasun teknikorik izango, eta 17 kilometrotan korrikalariek mila metro pasatxo igoko dituzte. Hala, mendiko bizikletan ibiltzen direnek ondo ezagutzen
dituzte inguruak, baina ibilbidea ez dugu bidetxur horietan sartu, beste bide batzuk aukeratu ditugu, eta horietako asko ezezagunak dira gehienendako –ibilbidea Pagoederretik, Usakoatxatik eta Makatzgainetik igaroko da–.
"Ibilbidean ez dugu
tontor
esanguratsurik
izango, baina baso
ikusgarriak daude"
Mendi lasterkariak izanda, hau garbi izango duzue: zer zaindu behar du antolatzaile batek gaur egun?
A.A.: Guk garbi daukagu erantzuna: lasterketa egunean herrian sortzen den giroa zaindu behar da. Noski, ibilbide polita izatea, atleta zaintzea... Halakoak garrantzitsuak dira, baina bereziki helburua da lasterketaren bueltan jai moduko bat antolatzea. Lasterketa amaitu eta jendea ez dadila segituan desagertu; jatekoak eta edatekoak eman, giro hori zaindu...
Leintz Gatzaga moduko herri txiki batek badu abantaila hori; alegia, denak batuko zarete frontoiaren bueltan.
I.A.: Hori da; asmoa da lasterketa ondoren bazkari moduko bat antolatzea, eta izen-ematean bertan zehaztu dugu: paella handi bat prestatuko dugu korrikalariendako eta eurekin datozen pertsonendako. Gainera, beste eragile batzuekin egin dugu
berba lagunduko diguten galdetzeko, bakoitzak ze ekarpen egin dezakeen ikusteko. Hala, kontzertu bat antolatzea daukagu buruan, Udalak ere babesa eskaini digu... Ea egun osoko egitarau batekin hitzordua borobiltzen dugun.
Akaso, konpromiso baten jarriko zaituztet, baina bailarako lasterketen artean zein duzue gustuko?
I.A.: Iritzi pertsonala da, baina hainbatetan egin dut Arrasate-Udalatx eta asko gustatzen zaidan lasterketa da: arratsaldean
egoten den giroa, ondoren kuadrillak bazkaltzera joaten dira... Gainera, eurengana jo dugu aholku bila eta asko lagundu digute; horrenbestez, hemendik eskerrak emateko aprobetxatuko dugu. Maila apalagoan baina horra gerturatzen bagara, pozik geratuko gara.
Izen-ematea bete duzuenez, dagoeneko badakizue nortzuk egongo diren lasterketan. Nabarmentzeko moduko atletarik?
I.A.: Izen bat edo beste nabarmendu beharrean, esango dizut emakumezkoetan lehia polita egongo dela; maila oneko korri- kalariak ikusi ditugu.
Bide batez, lasterketa udaberrian egingo duzue, baina paraje hori udazkenean ere ikusgarria da...
I.A.: Hori zen beste aukera bat...
A.A.: Egia da udazkenean Gatzaga inguruko basoak ikusgarri egoten direla, baina martxoan ere gozatu ederra hartuko dute atletek.