Irrikako Dorlak: gatza eta txokolatea, uztartuta

Imanol Beloki Unamuno 2025ko ots. 21a, 12:35

Irrika Gluten Free Bakeryk eta Leintz Gatzagako Gatz Museoak elkarlanean, txokolate-tabletak merkaturatuko dituzte, bertako gatzarekin egindakoak, Gatz Museoak eta Irrikak dituzten salmenta-puntuetan.

"Leintz Gatzagako Udalak bertako ekoizle batekin eta Gatzagako gatzarekin produktu bat sortzeko nahia izanda, txokolate dultzea eta gatz gazia batuta txokolateko-tabletak egitea adostu dugu. Probak egin ditugu, eta, azken emaitza gustukoa izanda, proiektuarekin hasiko gara", adierazi du Ainara Abasolok, Irrika Gluten Free Bakeryko arduradunak.

Proiektuak hainbat helburu dituela gaineratu du Dorleta Elkorobarrutiak, Leintz Gatzagako alkateak: "Gluten bako produktua izango da, jende guztiarentzat eskuragarri izango dena, gatzaren onurak zabalduko ditugu, zero kilometroko produktua… Ainararen aita gatzagarra izanda bada lotura bat, gainera, Irrikaren eta Gatzagaren artean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak