San Milixan azokaren 30. edizioa

Sara Lanz 2024ko aza. 11a, 16:34

Igandean ospatu zen San Milixan azoka Leintz Gatzagan. Hainbat postuk bete zituzten plaza eta frontoia. Eguraldi ona izan zuten lagun gatzagarrek, eta jende asko gerturatu zen.

30. San Milixan azoka ospatu zuten Leintz Gatzagan, igandean. Askotariko postuek bete zituzten plaza eta frontoia: poltsak, arropak, bitxiak, ilustrazioak eta abar saltzen dituzten artisauak nagusitzen ziren frontoian. Halako guneak erakusleihoak direla azaldu zuen artisauetako batek: "Gure lanak erakutsi ahal izateko espazioa bat edukitzea ondo dago".

Bestelako hainbat postu ere jarri zituzten, esaterako, Sorginak Emakume Elkarteko talogileena eta Gurel Gatzagako guraso elkartearena; kalabaza baten pisua asmatu beharra zegoen han. Gatz museoan ekoiztutako gatza eskuratzeko aukera ere izan zuten bisitariek.

Artisau azokako postuez gain, Leintz Gatzaga ezagutzea helburu duten bisita gidatuak egin zituzten, doan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak