Gatzagako turismoak webgune berria du: 'Gatzaga.eus'

Imanol Beloki Unamuno 2024ko urr. 4a, 11:53

Garena garelako, Gatzaga lelopean, Gatzaga.eus webgune berria bistaratu du aste honetan Leintz Gatzagako Udalak. Ataria turismo-esperientzia berri batera bideratuta dago, orotariko elementuekin eta ikus-entzunezkoen laguntzarekin, bisitariak erakartzeko asmoz. Itxuraldaketa horrekin, informazio bateratua eman nahi diote webgunea kontsultatzen duten bisitariei, behar duten informazio guztia bertan bateratuta izan dezaten.

Turismoa sustatzeko webgunea hiru atal nagusiz osatuta dago: Gatz Museoa, herria eta ingurumena eta laugarren bat, proposamenena dela. Informazio osatuaz batera, ikus-entzunezko irudi ikusgarriekin lagunduta dago, baita argazki ederrekin ere.

Hiru ardatz nagusi: gatza, ingurumena eta herria

"Ardatz nagusiak argi ezarri ditugu eta logo berriak hala adierazten du: gatza guretzat ezinbestekoa da, nortasuna ematen diguna; ingurumena da bigarrena; Gatzagako basoak publikoak dira gureak, sekulako ibilbidearekin, eta, hirugarrena herri gotortua, herria bera; harresia, herria, eta, bere historia", adierazi du Dorleta Elkorobarrutiak, Leintz Gatzagako alkateak.

Abao Komunikazio Agentziak egin du webgunea, eta, guztiz amaitzeko azken ukituak falta diren arren, asteon bistaratu dute turismo webgunea.

Ikus-entzunezkoen garrantzia

Oraingoz, gainera, ikus-entzunezko bat ezarri dute Gatz Museoaren ekoizpenaren baitan, eta, bigarren bat ari dira grabatzen.  "Bata, gatzaren ekoizpena erakusteko ikus-entzunezkoa da, eta gatzaren ekoizpenaren atalean txertatu dugu webgunean. Orain, bigarrena ari gara grabatzen, eta grabaketa finala urriak 14ko astean egingo dugu", azaldu du Dorleta Elkorobarrutiak, Leintz Gatzagako alkateak.

Bigarren ikus-entzunezkoan ingurumena islatu nahi dute, eta, mendi inguruetan egin dituzte zenbait grabaketa. Hala ere, Gatz Museoa eta herria bera grabatu nahi dituzte dron batekin. Aurreikuspenen arabera, Urriaren 14ko astean egingo dute honako grabaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak