Museoko harreragunea apaindu egin dute argazki zaharrekin

Imanol Beloki Unamuno 2024ko ira. 20a, 12:17

2019an Santa Columba baseliza Gatzagako Gatz Museoko harreragune bihurtu zuten, eta horixe izan da ordutik hona Gatz Museoaren jarduera gestionatzeko eremua, harrera, denda, informazio-gunea eta bisitarien elkargune. Eraikinaren bilakaera ona izan dela nabarmendu du Aitor Larrañagak, Gatzagako Gatz Museoko arduradunak.

Dirulaguntza baten bitartez atondu genuen eraikina, eta ermita gatz jardueraren zentro bilakatu dugu. Orain, agintaldi berrian ere itxura aldaketa egin dugu. Horretarako, artxiboko argazkiak eta Juan Luis Zabala herriko argazkilari batek gordeta zituen argazkiak eta berriak ateratakoak tamaina handian inprimatu eta eraikin barruan jarri ditugu zintzilikatuta, eremua apaintzeko".

Udako bisitekin konforme

Uda izaten da izaten da bisitari kopuru gehien jasotzen duten garaia Gatz Museoan, eta, iaz antzera, inguruko landa-etxeetatik bideratuta bisitari asko izan dituzte. Azaldu dutenez, %75a bertako bisitariak izan dira, eta, %25a Estatu osoko bisitariek osatu dute; batez ere, Madril, Bartzelona edo Balentziatik etorritakoek. Horren baitan, lan-kargari aurre egiteko, uztailaren 10ean hasita, Ahinara Zubizarreta eskoriatzarra dago bertan lanean.

Langile berria lanean

Gatz Museoko beharrei aurre egiteko langile bat kontratatu dute, Ahinara Zubizarreta eskoriatzarra. Uztailean hasi zen, eta urtarrilera arte egongo da gatzaren misterioak ikasten eta irakasten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak