Horretan jarraitzen dute, nahiz eta taldekideen artean ere bilakaera bat izan den. Herrian kultura jarduera gehien antolatzen dituen taldea da Gurel, eta zuhaitz landaketak, Gatz Eguneko pintxo salmentak, Gaba Baltza eta udalekuak antolatzen aritzen dira, besteak beste. Ekintzak antolatzen jarraitzea da taldekideen asmoa, eta taldean inplikazio gehiago lortzeko ere badute desioa. Hala, herritarrak animatzen dituzte ekintzen antolakuntzan parte hartzera.