Gatz Egunaren aurkezpen ekitaldian, domekan izango diren ekintza eta bisita berezien gainekoak adierazi dituzte. Hala ere, diputatua izan da lehena hitza hartzen, eta, mundu guztia gonbidatu nahi izan du domekako hitzordura, kulturaren, gastronomiaren, tradizioaren eta naturaren zaleen gozamenerako. "Gatz Eguna gorriz markatuta daukagun ekitaldi bat da. Ezin dugu ahaztu festa hau ezin hobeki egokitzen zaiola departamentutik bultzatzen ari garen estrategiari: lehenik, goi-denboralditik kanpo egiten delako, eta horrek aukera ematen digulako Gipuzkoak eskaintzen dituen turismo-jardueren egutegia aberasteko; eta bigarrenik, balioa ematen diolako lurraldearen barrualdeko –kasu honetan, Debagoieneko eskualdeko– turismo-erakargarritasunari".
Lurraldebuseko zerbitzua indartuz
Autobus zerbitzua ere indartu dutela jai honi begira ere azpimarratu zuen. "Egun osoan zehar, autobusak, normalean eskaripekoak direnak, ordutegi finkokoak izango dira. Horrela, festa polit honen ingurumen-inpaktua murrizten lagunduko dugu", aurreratu du.
Gastronomiaren eta gatzaren garrantzia azpimarratu du, bestalde, Gatzagako alkateak, eta, Debagoieneko Mankomunitateko Lehendakariak. Ingurumenaz, turismo jasangarriaz, eta turismo aktiboaz ere lotu nahi dutela azalduz. Hori horrela, Gatzagara oinez ibilaldia eginaz igotzeko, eta autobusez jaisteko gonbita egin nahi izan du.
Gero, Aitor Larrañaga, Leintz Gatzagako Udaleko teknikariak Debagoiena Mankomunitatearen, Leintz Gatzagako Udalaren eta Debagaraia Landa Garapenerako Elkartearen elkar lanaren bidez antolatutako programaren berri eman du.
Honakoa da programa:
Egitaraua:
- 10:00-14:00 Gatzaren eta bertako produktuen azoka. Plazan.
- 11:00 Aretxabaletako Tomate landaren banaketa. Plazan.
- 12:00 Showcooking-a. Plazan.
- 10:00 Mendi irteera: PR-Gi-37 Hiruerreketa. Ezagutu non jaiotzen den Deba ibaia (Edukiera mugatua, egin erreserba). Iraupena: 2 ordu eta erdi. Zailtasuna: Erraza.
- 11:00 Gatz Museoan bisita gidatua. Edukiera mugatua, egin erreserba. (Euskaraz)
- 12:00 Gatz Museoan bisita gidatua. Edukiera mugatua, egin erreserba. (Gazteleraz)
- 11:00 Gatz xaboiak egiteko tailerra. Frontoian (Edukiera mugatua, egin erreserba)
- 11:00 Zurezko plaza jokoak. Frontoian.
- 12:00 Pisua asmatu jokoa. Frontoian (Sari-banaketa 13:30).
- 14:30 Herri bazkaria, musikaz girotuta: Sei Pistols eta Trabuko bat taldeak girotuta.
- 18:00 Dantza eta musika ikuskizuna: Tio Teronen Semeak.
Gatzaren eta bertako produktuen azokan erosketak egiten dituztenen artean otar zozketa egingo da.
Kantu bazkari herrikoia
Sei Pistols eta Trabuko bat taldeak musikaz girotutako bazkaria egingo da, 14:30ean. Entsalada, urdaiazpikoa, txorizoa…, eta paella. 16 eurotan daude txartelak salgai, Labidean.