Gatz Museo ingurua txukundu eta bide tramu bat egokitu dute

Imanol Beloki Unamuno 2024ko urt. 23a, 11:21

Hamar lagun elkartu, eta, Gatz Museo ingurua garbitu eta txukundu dute, Gure eta gure ondorengokoen etorkizuna zaindu eta mantendu dezagun lelopean.

"Museo ingurua txukundu dugu; bide bazterrak garbitu, sastrakak kendu, zuhaixkak eta zuhaitz batzuk bota ditugu teilatura erortzeko arriskua zegoelako. Horrekin batera, museoko teilatua ere garbitu dugu. Hostos eta makiltxoz beteta zegoen, orain oso ondo geratu da", adierazi du Juanito Bengoak, Gatzagako mendi zinegotziak.

Eskailerak jarrita

Bidea beti egon da Gatz Museotik Dorleta Santutegi aldera, baina, tramu hori egokitzea egin beharreko lana izan dela azaldu du Bengoak: "Bidea ez zegoen erabilgarri, eta bertatik pasatzeko egur batzuk jarri ditugu, eskailera bat izango balitz moduan. Hala, errepidea ekidin ahal izango dute nahi dutenek, eta, beraz arriku bat gutxiago. Horrekin batera, PR eta GR bideekin konekxioa egiten du bide zati honek, eta beraz, asko erabiliko delakoan gaude", dio Bengoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak