Ludoteka kanpoan aurreskua egin dio Idoia Armendarizek, Leintz Gatzagako zinegotziak Plazaolari, eta musika jartzeaz herriko txistulariak arduratu dira. Gero, barruan jarraitu du ospakizunak. Barrura sartzerakoan musukoak banatu dituzte.
Dorleta Elkorobarrutiak Leintz Gatzagako alkateak lore-sorta eskaini dio udalaren izenean; Toki Eder jubilatu elkartekoek oparia egin diote, eta batu diren guztien artean Zorionak abesteko tartea ere hartu dute. Horrekin batera, argazki zaharrekin osatutako bideoa ere ikusi dute Martzelina gaztea zenetik gaur egunera arteko irudiekin.
Opariak irekitzen bilobek, birbilobak, eta batu diren gaztetxoek lagundu diote Plazaolari, eta, talde argazkia atera ostean, ekitaldia amaitzeko, luntxa egin dute.