Bertako gatzaren garrantzia azpimarratzeko eguna

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 23a, 11:45

Gatz Eguna ospatu zuten atzo Leintz Gatzagan, zazpigarren aldiz. Plaza eta Gatz Museoa izan ziren bi gune nagusiak, eta askotariko ekintzak egin zituzten.

Leintz Gatzagako produktu izarrari, gatzari, garrantzia emateko asmoz, Gatz Eguna antolatu zuten beste urte batez Debagoieneko Mankomunitateak, Gatzagako Udalak eta Debagaraia Landa Garapenerako Elkarteak. 10:00etan eman zioten hasiera egunari, hala nola produktu ekologikoen azokarekin eta bi mendi ibilaldirekin. Sukaldaritza eta gatz xaboiak egiten ikasteko tailerrak ere egin zituzten Gatz Museoan, eta baita bisita gidatuak ere. Jakoba Errekondo, berriz, landareen inguruko kontsultak argitzen izan zen.

Produktu ekologikoen azoka egin dute pilotalekuan.

Horrez gain, jolaserako aukera ere egon zen, egurrezko jokoak izan baitziren plazan Kalaka proiektuaren eskutik, baso kulturari keinu egiteko asmoz. Horrez gain, hanburgesak egiten aritu ziren. Gatzagako Guraso Elkarteko kideak Herriko Plazan, eta Toki-Eder jubilatuen elkartekoek, berriz, pintxoak eta edariak eskaini zituzten museoan.

Egurrezko jolasekin jolasteko aukera izan da plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak