Domeka eguerdiko urteroko hitzordua izaten da herri kirolena Leintz Gatzagako jaietan, eta aurten, iazko hiru kirolariak aritu dira plazan. Ugaitz Mugertza mutrikuarra eta Azpeitiako Julen Alberdi Txiki IV.a nor baino nor gehiago lehiatu dira aizkoran, eta harri ezberdinak altxatzen Paulo Azpiazu osintxuarra aritu da.
Mugertza eta Txiki-ren arteko lehia, azpeitiarrarendako izan da, eta Azpiazu debagoiendarrak, iaz Leintz Gatzagako plazan lortu ezin izan zuen marka lortu du gaurkoan; hau da, 40 segundo baino gutxiago behar izan ditu esferikoa hamar aldiz altxatzeko.