HEMEN DEBAGOIENA

Gatzagako bolatokia beteta, hiru txirlo bola-joko txapelketaz gozatzeko

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko azaroaren 14a

67 parte-hartzaile eta ikusle ugari batu ziren zapatuan Leintz Gatzagan jokatu zen Euskal Herriko 32. hiru txirlo bola-joko txapelketan. Sei jaurtialdi ditu txapelketak, bi Araban, bi Bizkaian eta bi Gipuzkoan, eta, bosgarren jaurtialdia izan zen Gatzagakoa. Seigarrena eta azkena, azaroaren 19an jokatuko da Aramaion; Etxaguengo bolatokian izango da, 12:00etan hasita.

Gatzagan edonork izan zuen parte hartzeko aukera eta orduak aurrera egin ahal jende gehiago gerturatu zen gainera. Eguerdian, bolatokia probatzeko jaurtiketa libreak egin zituzten; arratsaldean, lehenengo, euro baten truke bi jaurtiketa egin eta saria irabazteko aukera izan zuten partaideek. Jarraian, Euskal Herriko 32. hiru txirlo bola-joko txapelketari ekin zioten, izena emateko bost euro ordainduz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak