Gaizka Perez: "Abuzturako bost apartamentu izan nahi ditut erabilgarri"

Imanol Beloki Unamuno 2022ko uzt. 22a, 08:24

Gaztainuzketako apartamentu turistikoen ustiapenaren esleipenerako lizitazio deialdian proposamen bakarra aurkeztu zen, eta, baldintza guztiak beteta eta udal ordezkariekin akordioa eginda, Gaizka Perez aretxabaletarrak hartu berri du Gaztainuzketako apartamentu turistikoen zerbitzua datozen lau urteetarako, hasiera batean.

Uztailaren 8an ireki zituen Gaztainuzketako apartamentu turistikoen ateak Gaizka Perezek. Hasiera gogorra izaten ari dela azpimarratu arren, gogotsu dago, eta, apurka-apurka instalazioak hobetu nahi ditu. Hala, bertara datorrenari zerbitzu bikaina eskaintzeko asmoz.

Zein asmorekin hartu duzu Gaztainuzketako apartamentu turistikoen zerbitzua?

LEINN ikasketak ditut eginda, eta, proiektu baten bila ari nintzela, parean tokatu zitzaidan Gaztainuzketakoa; hala, aurkeztu beharrezko guztia prestatu, eta aurkeztu egin nuen nire proposamena. Orain, nire asmoa, hasiera batean, apartamentuak irekitzea da. Une honetan, hiru apartamentu ditut zabalik eta erabilgarri; gainontzekoek hobekuntzak behar dituzte, eta lan horretan ari naiz. Abuzturako beste bi irekiko ditut, eta, guztira, bost apartamenturekin, jendea etortzea geratzen da. Horrez gain, aurten, jatetxea irekitzeko ez naiz garaiz ibiliko, baina datorren urtean gustatuko litzaidake langile bat kontratatu eta, duela zenbait urte moduan, taberna eta jatetxea ere irekitzea.

Goiz da balorazioa egiteko; izan ere, uztailaren 8an jarri zenuen martxan zerbitzua. Dena den, hasi da iristen jendea, ezta?

Une honetan ere baditut bisitariak. Denbora gutxi pasa den arren, erantzun ona izaten ari da, eta etorri direnak gustura izan direla esango nuke. Finlandiarrak, madrildarrak eta galiziarrak izan ditut ireki nuenetik; beraz, pozik nago.

Gaztainuzketako mendi etxeetan, jatetxea egon izan den eraikina.

Gaztainuzketan une honetan irekita duen mendi-etxeetako bat.

Egokitzapenak egiten ari diren mendi-etxe bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak